XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zoru gainean utzi zituen orrialdeak, zenbaki gabeak egoteak ordena gehiago zaintzera behartzen zuten.

Eskuz zien jarriko, beretzat baikere.

Argia itzali eta irratia biztu zuen.

Hotz zituen oraindik oinak.

Betidanikoa izan du, ubeldu egiten zaizkio hotzarekin.

Odola da, aiher izanik zainaren beroa ukatzera datorrela adierazten diona.

Iritzi zion zirkulazio txarrekoa da eramateko ohiturak bazuela irainetik.

Bizigaiak berak zuela aukera egina bizi beterik ez emateko.

Elkarren kontra igurtzi zituen oin moreak, elkarri eman ziezaioten.

Orduan baino ez zen ohartu alemana zirudien hizkuntza batean ari zela espikerra.

Pausatua zuen tonoa, erbesteko hizkuntzei baino ezagutzen ez dien monotoniarako joera.

Ohartu gabe aldatu izango zuen LWra.

Lasai mintzo zedin utzi zion, eztarrian ebakiriko albisteetan ezaguna lukeen hitzen bat noiz harrapatuko.

Ezagutzen ez zituen milaka pertsona zituen albainuaren bestaldean; berririk ere ez zuten kultura baten pindarrak mantentzeko eder izango den nobela baten originala amaitzeko kemenik gabe gelako zoru gainean utzi berri zela ohartzeke.

Hartara biltzen zen gaua, mutur biko hizkuntza baten berbetara.

Izaren hotzera, geldian egon ezin duten oin ahaztu batzuetara.

Mundu oso bat izenik gogoratu ezin duen auzo karriketan abandonatzera, begien nekera.

Emakumezko ahotsak hartu zion txanda gizonezkoarenari.

Ezagunak egin zaizkion izen batzuk entzun dituen zaioa du.

Pausatua zuen ahotsa, beroa.

Berarentzat zen bezain bero ote zen gauero entzuten dutenentzat, galdera du buruan.

Ez dio maitemintzeko astirik emango.